- Udalak urte asko daramatza hondakinen gaiaren inguruan lan egiten Anoetan eta, gaur egun, atez ateko sistemarekin biltzen dituzte errefusa eta organikoa. Dena den, kezka izaten jarrai-tzen dute lurrean behar bezala sailkatu gabe agertzen diren zabor-poltsek; eta urte hauetan zehar hainbat sentsibilizazio-egitasmo egin badira ere, oraindik hondakin asko pilatzen dira lurrean gune batzuetan. Hori dela eta, Udalak erabaki du lanketa berezi bat martxan jartzea.

Helburuak dira atez ateko bilketaren gaur egungo egoera zehatz-mehatz ezagutzea; irakurketarik ez duten kuboen arazoari konponbidea ematea eta sistema erabiltzen ari ez direnen artean parte hartzea sustatzea; gaikako hondakinen bilketa %80ra gerturatzea; eta gaikako bilketa indartzeko mekanismo berritzaileak bultzatzea.

Aitzol Esnaola Zubeldia ingurumen zinegotziak azaldu du kanpaina berri honekin Udalak pauso berri bat emango duela: "Bizi dugun klima-larrialdiaren egoerak maila lokalean ere ekitea eskatzen du, eta baita ekonomia zirkularrean eta ekologikoan oinarritutako mekanismoak martxan jartzea ere".

Kubo-klik du izena kanpainak, eta lehen urratsa egoera aztertzea izango da. Galemys enpresak egingo du, eta apirilaren amaieran hasiko da. Hasteko, herritarren kuboen irakurketak aztertuko dituzte, eta udalaren zein mankomunitatearen datu baseak eguneratu. Kanpainaren amaieran, mekanismo berritzaileen oinarriak finkatu nahi dira. Horrela, kuboen irakurketei kontrol zorrotzagoa emateko eta hondakinak biltzeko ezarritako sistema erabiltzen ez dutenei tasa garestiagoak kobratuko zaizkie.

Gaur egun ere, bataz beste, %75eko gaikako bilketa datuak dituzte Anoetan. Horri gehitu behar zaio herrian konposta bidez kudeatzen duten organiko kopurua ere, hain zuzen ere, sor-tzen den organikoaren %27 herrian konpostatzen baita.