- Andoain San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa izango da aurten ere. Lehiaketak bi maila izango ditu; 17 urtez azpikoa eta 17 urtez gorakoa. Era berean, epaimahaiak bere sariak emango ditu eta publikoak bereak. Lehiaketan nahi duen orok parte har dezake, bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkezteko aukera izango duelarik. Sariak Andoaingo Salkin elkarteko dendetan erabiltzeko bonoak izango dira eta udalaren web orrian kontsulta daitezke. Lanak maia-tzaren 6ko 0.00ak arte aurkeztu ahal izango dira www.andoain.eus helbidean aukeran izango den formularioa betez.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
