- Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Espainiako haur mailako eski txapelketa irabazi du asteburu honetan Baqueira Bereten. Lau txapel zeuden jokoan eta lauak eskuratu ditu: Super Erraldoia, Ipar Konbinatua, Erraldoia eta Eslaloma. Asteburukoari eta aurreko asteetan egindako lan onari esker, Espainiako Kopa ere irabazi du.

Atzotik Italian dago. Sestrieren, hain zuzen ere. Ondoren, Val d'Isere-ra joango da (Frantziako Alpeak) Espainiako selekzioarekin. Handik Dolomitetara joango da eta, bukatzeko, Pazko Astean Espainiako selekzioarekin abiadura entrenatuko du Sierra Nevadan.