- EAJk antolatuta, Energiaren Euskal Erakundeko (EVE) zuzendari den Iñigo Ansolak hitzaldia eskainiko du datorren asteazkenean Elgetan. Energia berriztagarriak izango ditu hizpide Ansolak, eta horrekin batera, Errusiak Ukraina inbadi-tzearen ondorioetan sakonduko du. Udaletxeko areto nagusian izango da hitzordua, 19.00etan hasita. Ekitaldi irekia da.