- Angiozar Bailarako Batzarrak deituta, herri galdeketa egingo dute igande honetan. Tokiko udal entitate izateko eta Zapatarikua Etxea angiozartarrentzat dohaintzan onartzeko galdera bana egingo dituzte. Saloian jarriko dute bozkatzeko mahaia 10.00etatik 14.00etara; Goimendi eta Zabaletamendi auzoetan, aldiz, 11.45 eta 12.15ean izango da hitzordua, hurrenez hurren.

Bergarako Udalarekiko deszentralizazio-prozesuaren jarraipenari buruzko iritzia emateaz gain, auzotarrek Zapatarikua etxea Angiozar Jorratzen Garapen Elkartearen bitartez jabetzan har-tzea nola ikusten duten adierazi ahal izango dute. Garitano-Larrañaga familiak herritarrei dohain-tzan eman nahi dien eraikinak "ongi baino hobeto bete ahalko lituzke Angiozarrek behar dituen hainbat zerbitzu: antzoki-biltokia, mediku-erizain kontsultorioa, gaztetxea...", aipatu dute Angiozar Bailarako Batzarretik.