- XXV. Berdel Eguna apirilaren 2an ospatuko bada ere, Mutrikuk gaur bertan emango dio hasiera Berdel Asteari; Zabiel kultur etxean (19.00etan) egingo den Berdel Aipamenaren ekitaldiarekin. Aurtengoan errekonozimendu hori "25 edizio hauetan Berdel Egunean parte hartu duten bolondres guztientzat" izango da. Horren aurretik (18.30ean) Berdel Eguna argazkietan erakusketa irekiko dute Zabielen.