- Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, Mutrikuko Musika Bandak Udaberriko kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, 13.00etan, Zabiel Plazan (eguraldi txarra bada komentuan egingo da). Musikariek aurreratu dute Josean Pascual zuzendariaren aginduetara burutuko den aurtengo kontzertua "sorpresaz beterikoa" izango dela. Herritar guztiak gonbidatuta daude.