'Pasaiako Sarraskia'ri buruzko ekintzak abiatu dituzte
Foru Ibilbideko aretoan erakusketa ireki dute, bihar oroimen ekitaldia izango da eta 26an ekitaldi nagusia
- Aurten Pasaiako Sarraskia bezala ezagutzen diren gertaeren 38 urte betetzen dira eta horiek argitzeko lan egiten duen taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Azpeitian.
Hasteko, hilaren 26ra bitartean Foru Ibilbideko aretoan ikusgai izango den erakusketa ireki dute (astegunetan 18.00etatik 20.00etara bisita daiteke eta asteburuetan 12.00etatik 14.00etara).
Bihar oroimen ekitaldia egingo da Enparan dorretxearen atzekaldeko monolito parean (19.00); eta martxoaren 26an ekitaldi nagusia izango da Azoka Plazan (19.00). Bertan, Sarraskian eraildakoen senideek, Jon Maia bertsolariak eta Joseba Sarrionandia idazleak parte hartuko dute.