- Hasi dira dagoeneko Txumitxako zubia eta San Inazioren arteko bidegurutzea konpontzeko lanak. Lehengo lana bihurgunea zabaltzea izan da. Bihartik aurrera, ordea, bidegurutzeko asfaltoa altxa-tzen hasiko dira, eta lan hori egiteko bertatik pasatzea galarazita izango dute ibilgailuek, hau da, itxi egingo dira Txumitxako zubia eta San Inazioko pasabidea. Zaborren edukion-tziak San Inazio 1 pareko espaloian jarriko dira, espaloiaren zabalgunean.

Euskal Herria kaletik San Inaziora edo Leaburu aldera abiatzeko Euskal Herria kaletik behera joan beharko da eta Idoiagatik sartu. Bestalde, San Inazio auzoaren barruan, norantza bakarreko errepidea bi norantzetan ibiltzeko egokituko eta seinaleztatuko da obrak, irauten duen bitartean. Errepide-mozketak bi aste inguru irautea aurreikusten da.