- Hondarribiko Udalak bat egin zuen atzo EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) deitutako Ukrainako herriarekiko babesa eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzearekin. Hala, Udaletxe aurrean bildu ziren eguerdiko 12.00etan Txomin Sagarzazu alkatea, EAJ, PSE-EE eta EH Bilduko zenbait zinegotzi, eta hainbat hiritar.