Iaz oholtza gainean lortutako arrakastaren ondoren, Beita antzezlana pantailara eramateko helburuarekin crowdfunding kanpaina abiatu du Oñatiko Xup antzerki taldeak. Ikuskizunak sexu eraso bat du oinarri, eta hari horrekin berarekin websail bat sor-tzeko ahaleginetan lanean ari dira. Apirileko lehen astera arte diruz lagundu daiteke ekimena itsulapikoa.eus plataforman.