- Mugi Urola Kostan ekimena abiatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, aurrera begirako eskualde mailako mugikortasun plana garatu eta energia-jasangarritasunaren alorrean sentsibilizazioan eragiteko asmoz. Testuinguru horretan, eskualdeko enpresei bideratutako informazio jardunaldia antolatu da. 10.00etatik 11.30era bitartean egingo da online saioa.
Jardunaldiaren bitartez, lantokietan Mugikortasun Planak garatu ahal izateko zein erreminta eta baliabide dituzten azaldu nahi zaie eskualdeko enpresei.
Jardunaldian parte hartu nahi duten enpresek, ekintzaileek nahiz erakundeek izen-emate orria bete beharko dute UKUEren webgunean. Ondoren, saiora sar-tzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, mezu bat idatzi daiteke prospekzioa@urolakosta.eus helbide elektronikora edo bestela, ondorengo telefonora deitzeko aukera ere badago: 943 890 808.