- Urretxu eta Zumarraga herriek jasoko dute gaur UZ Trail mendi lasterketa. Euskadiko Atletismo Federazioaren Euskadiko Trail Txapelketa jokoan egongo da eta Goierriko Kopako lehen proba izango da. Proba luzeko korrikalariak 9.15ean abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik eta helmuga ere bertan egongo da. Gainon-tzekoak 9.45ean abiatuko dira. Inoiz baino korrikalari gehiagok eman dute izena. Izen-ematea ostiral gauean itxi zuten.

Ibilbide luzeko parte- hartzaileek 23 kilometro egingo dituzte (Beloki, Izazpi eta Irimo igoko dituzte). Proba honetan Euskadiko txapela jokoan egongo da.

12 kilometroko proban, berriz, 23 urte azpikoen Euskadiko txapela egongo da jokoan. Baina adin guztietako korrikalariek parte hartu ahal izango dute. Korrikalariek Beloki eta Izazpi igoko dituzte.

20 urte azpikoen Euskadiko txapelketa ere egingo da. Hauek Belokira igoko dira eta ondoren herrira jaitsi. Proba honetan 20 urte azpikoek bakarrik parte hartu dezakete.