- Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzeko ekintza-egitaraua zabala antolatu du Tolosako Udaleko Berdintasun sailak, "emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko konpromisoarekin, berdintasun eta parekidetasun errealaren alde". Antolatutako ekin-tzak bihar hasiko dira, 19.00etan, kultur etxean antolatu den Alianzas rebeldes. Un feminismo más allá de la identidad mahai-inguruarekin.

Larunbatean (21.30ean) eta igandean (19.00etan) Elena Ferranteren liburuan oinarrituta La hija oscura pelikula ikusteko aukera izango da Leidorren. Martxoaren 8an, asteartean, Emakumeak eta pandemia erakusketa zabalduko da Aranburu Jauregian. Bertan, 53 emakumek parte hartzen dute, eta guztira 60 lan artistiko aurkeztuko dituzte. Tolosaldeko hamabi emakume daude.

Martxoaren 9an, aldiz, antzerkia eta bertsoak uztartzen dituen eRRe. Aldari bat bertsoz emanaldia izango da Topic-en (19.30ean). Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Oihana Arana dira parte hartzaileak. Martxoaren 11ean, berriz, Gure Hots dokumentala proiektatuko dute Topic-en (19.30ean). Azken 40 urteko emakumeen ikuspegiari erradiografi bat egiten da Euskal Herriko hainbat emakumeren testigan-tzak jasoz.

Azkenik, martxoaren 15ean (19.30ean) Zinegoak Gaylesbitrans 19. Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen Jaialdia iritsiko da Topic-era. Bertan ikus ahal izango dira sei laburmetraia.