Udalak 213 zuhaitz banatu ditu lursail jabeen artean
Bertako zuhaitz espezieen landaketa bultzatzeko, Zumarragako Udalak zuhaitzak banatzen dizkie urtero herriko baserritar eta landalur jabeei. Egitasmo honen 19. edizioko zuhaitzak atzo banatu zituzten. Aurten 20 baserritar eta landalur jabek egin dute eskaera eta 213 zuhaitz banatu dira. Aurrekontua 2.500 eurokoa izan da. Pagoa da baserritarren eta gainontzeko lursail jabeen artean gehien banatu den zuhaitza. 105 ale, hain zuzen ere. Horretaz gain, 45 haritz, 37 intxaurrondo, 14 gaztainondo, 10 lizar eta urki eta astigar bana banatu dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El teatro dará la bienvenida al otoño en Andoain
-
Kalapie lamenta que las terrazas tengan más peso que “otros usos” en la renovada calle Easo
-
La asociación de comerciantes y hosteleros Debalai de Deba renueva su imagen con un logo más fresco y actualizado
-
Beasain: Saioa Alkaiza gana la Beca Igartza de Creación Literaria 2025