Ostiralero lez, gaur goizean kantu-jira saioa egingo da Lazkaoko plazan. 11.00etan hasiko da eta 10 minutuko iraupena izango du. Inauteri giroko saioa izango da, horregatik antolatzaileek mozorrotuta azaltzeko deia egin dute. Kantu-jiran San Benito Ikastolako eta Maizpide Euskaltegiko ikasle eta irakasleek parte hartzen dute, baita herritarrek ere.