- Hainbat bilera egin ondoren iaz Haztera Goaz ekimenarekin aurreneko pausuak eman zituen Lotune Jabekuntza Eskolak Mutrikuko emakume guztien partaidetzari irekitako programa antolatu du hurrengo hilabeteetarako.

Egitaraua gaur bertan abiatuko da Zabielen. Hasteko, Bea Larrañaga klown artistaren emanaldia izango da (18.30ean) eta horren ondoren Miren Jone Lizarzaburu militante feministak Euskal Herri asko, feminismo anitzak. Begirada kokatu bat hitzaldia eskainiko du. Lizarzaburu berak hitzaldi horren bigarren zatia emango du martxoaren 4an Zabielen 19.00etan).

Jabekuntza Eskolak antolatutako programak martxoaren 30ean izango du jarraipena, Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoa dokumentalaren emanaldiarekin (18.30ean). Azkenik, Eider Perez coach-ek gidatuko duen Mindfulness ikastaroa izango da "?apirilaren 27tik maiatzaren 18ra bitartean Luardon (plaza mugatuak dira eta izena emateko feminismoaholkularitza@mutriku.net) helbidera idatzi behar da.