- Iosu del Moralek euskal mitologiari buruzko Amari dokumentala aurkeztuko du bihar Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegian, 19.00etan. Del Moral Txirrita AEKko ikasle ohia da eta dokumentala zuzen-tzeaz gain, gidoia egin du. Emanaldira etorri nahi duenak euskaltegira deitu (tel.: 943 525 545) edo idatzi (pasaia@aek.eus) behar du. Biharkoa Korrika kulturalaren lehenengo ekitaldia izango da.