- Korrika 22 prestatzeko helburuarekin, datorren asteazkenean, otsailaren 23an, bilera egingo da Lazkaoko Udaleko Erakusketa gelan. Bilera irekia izango da, arratsaldeko 18.00etan. Bilkuran euskararen aldeko ekimenarekin harremana duten hainbat gai aztertu eta landuko dira.

2022ko Korrikak martxoaren 31n Amurrion izango du hasiera, eta apirilaren 10ean amaiera Gipuzkoako hiriburuan, Donostian. Goierritik bederatzigarren egunean igaroko da: apirilaren 8an.

Korrikak, 11 egunez, 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu euskararen alde.