- Hondarribiko Udalak bizikletak aparkatzeko gune berri bat jarri du Mendelu auzoan, Gibeletan hain zuzen ere. Azken hilabeteotan tokiko administrazioak halako gune asko jarri ditu hirian zehar: Amuten, Talaia Institutuan, Bidasoa Ibilbidean, Martxoak 8 plazan, Minasoroeta kalean, Bordari Ikastetxean, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolas pasabidearen parean, Jostaldi Frontoiaren inguruan edota San Pedro eta Santiago kaleen artean dagoen plazan. Juan Luis Silanes Mugikortasun zinegotziak atzo azaldu zuenez, Udalaren esfortzu berezi hauek Hondarribia Mugitzen ari da proiektuari lotuta daude, “herrian ibilgailu pribatua gutxiago eta bizikleta gehiago” erabili daitezen. Gibeletako instalakun-tza honek, gainera, banku eremu bat gehitu dio auzoari. Inguruan dagoen Eguneko Zentroarekin adostu den ekintza bat da, bere erabiltzaile eta langileekin batera landuta.