Síguenos en redes sociales:

Urnietak Lourdes Iriondoko artea bota du

Zuhaitza ustela zegoen eta erortzeko arriskua zuen, beraz bere ordez beste bat landuko da parkean

- Lourdes Iriondo parkean dauden zuhaitzen egoera aztertu zuen Urnietako Udalak eta ikusi zuenez, arteetako batek (bi enborrekin osatuta zegoena) zauri handi bat zuen goitik beherako formaz, adar erdi-erditik.

Zauria nahiko itxita zegoen arren, zuhaitzaren barruko aldea ustela zegoen, eta, ondorioz, haizea egingo balu erortzeko arriskua zatekeen. Gauzak horrela, egungo artea kendu da segurtasunagatik eta bere ordez arte berri bat landatuko da eremuaren itxura eta zuhaitz kopurua mantenduz. Gainera, eremu horretan haurrak jolasten ibiltzen dira eta zuhaitzera igotzeko joera izan zezaketen, horrek zuhaitzaren egoerarekin suposatzen zuen arriskuarekin.

Olibondoari dagokionez, berriz, egoera hobeagoan dagoela ain-tzat hartuta, mantendu egingo da, nahiz eta indartzeko zainketa berezi bat egingo zaion.

Bestalde, Lourdes Iriondoren eskulturaren inguruko eremua hobetu egingo da garaiko lore berriak landatuz.