- Danenako futbol zelaiaren atzealdean dagoen hondakin begetalen eremua ahalik eta ongien kudeatzeko arauak zehaztu ditu Zizurkilgo Udalak.
Gogoratu dute hileko azken asteburuetan irekita egongo dela etxeetan sortzen diren hondakin begetalak bertan utzi ahal izateko. Otsaileko azken asteburuan (ostiraletik igandera) irekita egongo da. Hondakin begetalen artean, kimaketa ondorengo adarrak, lorategietako belar eta landareak... ahalik eta modu txukunenean uzteko eskaera luzatu nahi du Udalak. Horretarako, hondakin bakoitza non utz daitekeen zehazten duen panela jarrita dago bertan.