Atsolorra prestatzen hasiko dira Oiartzunen
Iaz jaiotako haurrei ongietorria antolatzeko lehenengo bilera ostegunean izango da
- 2021ean jaiotako haurrei Oiartzungo herri-komunitatera ongietorria emateko asmoz, atsolorra elkarrekin prestatzeko gonbita egin die Udalak iaz guraso izan ziren herritarrei. 73 haur jaio ziren 2021ean Oiar-tzunen.
Lehengo bilera datorren ostegunean izango da, 17.00etan, udaletxeko areto nagusian. Haurrak ere ongietorriak izango dira. Maiatzean izango da ospakizuna, data zehatza jartzeko badago ere.
2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko jaioberriei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.