Orioko San Nikolas elizako zimitorio zaharreko sarreran hainbat berrikuntza egin dituzte. Kale Nagusira ematen duen hormaren zati bat hezetasunak hondatua eta itsustua zegoen, eta hori saneatu eta konpondu du Udalak. Horrekin batera, petrilaren gaina ere konpondu berri dute. Cantería Espigako harginek egin dituzte lanak eta 4.500 euroko kostua izan dute.