Síguenos en redes sociales:

Igandean orientazio jolasa antolatu dute Arditurrin

Partaideak 10.00etan aterako dira Parketxetik eta izena aurretik ematea beharrezkoa da

- Igande goizean, Aiako Harria Natura Parkean, Iparra galdu gabe ekimena antolatu dute. Bisitariek familian aztarna desberdinak bilatu beharko dituzte, Arditurri parketxetik abiatuz. Jolasa elebiduna izango da.

Ekitaldia 10.00etatik 12.00etara burutuko da eta 20 minuturo talde bat irtengo da. Covid-19arengatik, taldeak txikiak izango dira eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Partaide bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu, baina familia urgarietan kide bat dohainik parte har dezake.

Izena emateko 688 895 068 telefonora deitu behar da.