'Bederatzikoa' bertso musikatu saioa izango da ostiralean
- Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso musikariak Bederatzikoa emanaldia eskainiko dute ostiralean, 19.00etan, Orioko kultur etxean. Pianoa eta ahotsa uztartuko dituen saiorako sarrerak eskuragai daude jada kultur etxean bertan, bost euroan. Saioan, Beethovenen obrari eta bizitzari errepasoa emango diote, baita bertsogintzan horren berezia izan den neurrian sortutako bertsoei ere.