Urola Kostan ikaskuntzarako bitartekaritza eskatu ahalko da
- Urola Kostan, hemendik aurrera, ikaskuntza bitartekaritza kontsulta zerbitzua eskatu ahalko da, Ikaslan Gipuzkoak martxan jarri duenaren arabera. Urola Kostako Udal Elkarteko lanerako orientazio zerbi-tzuarekin elkarlanean eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin, uztailaren 31era arte eskainiko da. Gainera, CIFP Monte Albertia LHII erreferentziazko ikastetxea izanik, zerbitzua Zarau-tzen bertan eskainiko da.
Batez ere, laneratzera bideratutako prestakuntza eskainiko da. Hala, honako informazioa emango dute bertatik: prestakuntza formalerako hezkuntza-titulu bat lortzeko egiten diren ikasketak (DBH, Lanbide Heziketa, Unibertsitateko ikasketak, arte-ikasketak, Hizkuntza Eskola Ofiziala edo Lanbide Egiaztagiri bat); prestakuntza ez formalean, lan munduan sartzeko edo lanpostura hobeto egokitzeko baliagarriak diren ikasketak (Egiaztagirien Katalogoan ez daudenak) eta etengabeko ikaskuntzaren kasuan, era askotako prestakuntza, norbere ongizatea lortzeko egiten dena (kirola, eskulanak, terapiak, informazio-jarduerak...).
Ikaskuntza Bitartekaria Zarauzko Gazte Informazio Bulegoan egongo da, ondorengo ordutegian: astelehenetik asteazkenera 9.00etatik 14.00etara eta 15.00etatik 17.00etara; ostegunetan 9.00etatik 17.00etara (salbuespeneko egoerarik egon ezean, ez da zuzeneko arreta zerbitzurik emango) eta ostiraletan, 9.30etik 14.30era.
Bestalde, eskualdean eskainiko den formakuntza-ikastaro oro argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Hiru.eus eta ikaslangipuzkoa.eus webguneetan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El Ayuntamiento de Urretxu logra el Sello Europeo de Excelencia en Gobernanza
-
El Ayuntamiento desbloquea la situación de la asociación de jubilados Zabaltza de Gros
-
Begoña Etxenagusia obtiene la II Beca Mercedes Kareaga
-
El Ayuntamiento de Hondarribia realizará encuentros por barrios para abordar la regulación del aparcamiento