- Bigarren aldiz, Lazkaoko Udalak eta herri-eragileek hi-tzarmena sinatu dute. Guztira, zazpi eragilerekin lotu da akordioa; iaz baino bi gehiagorekin.

Eragileek egiten duten lana egonkortu, ziurtasuna eman, eta lehen unetik finantzazio-aurreikuspena lotuta izateko helburua du akordioak. Horretaz gain, kultura kudeatu eta bultzatu nahi da hitzarmenaren bitartez.

Guztira 27.000 euro banatuko dira zazpi elkarte hauen artean: Oin Arin dantza taldea, Jundajo Txaranga, Kantaka abesbatza, Lazkaoko Musika Banda, Suthai Batukada taldea, Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandiak eta Lemiskata elkartea.