- Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren pandemiari aurre egiteko hartutako neurriak luzatu egin dituela ikusita, Kulturaz kooperatibak jakinarazi du urtarrilaren 26ra atzeratu dituela hilaren 12rako aurreikusita zeuden Lukiek eta Ezpalak taldeen kontzertuak. Hori dela eta, hilaren 12rako sarrerak erosita zituzten baina dirua itzultzea nahi duten herritarrek otsailaren 19a baino lehen egin beharko dute eskaera, ebeloki@kulturaz.eus helbide elektronikora mezua idatzita. Urtarrilaren 26ko emanaldia 21.00etan izango da Sanagustinen eta bertaratzeko sarrerak culturas.eus webgunean escurra daitezke jada.