- Bihar, Santa Ageda bezpera ospatuko dute Errenterian. Xenpelar bertso eskolak antolatuta, Euskaraldiak, Lau Haizetarak eta Errenteriako Udalak lagunduta, herriko kaleak koplez beteko dituzte haur, heldu eta ikasleek.

"Iritsi da kalean elkar ikusteko unea eta nola ez makilak astinduz tabernatik tabernara egingo dugu gure ohiko ibilbidea", animatu dute. 17.30ean entsegua Zumardian egingo dute eta ondoren Arkaitza tabernan hasiko dute bira, Irrintzi, Xenpelar plaza, Landare, Gailur, Sindikato, Manuel, Aralar, Lekuzarra, Reyna eta berriz ere Arkaitza geldialdi izanda.