- Hernaniko sagardotegietara joateko autobus zerbitzua bihar abiatuko da. Aurten berezitasun bat izango du: Loidi-Elorrabi bidean izandako luizia dela eta, ohiko ibilbidea ezin duenez egin, bi ibilbide izango ditu. Zerbitzua apirilaren 30era arte indarrean egongo da, ostiral iluntze-gauetan eta larunbat osoan, eguerdian eta iluntze-gauetan. Ordutegiak www.hernani.eus webgunean daude.