- Zarauzko Arkamurka natur elkarteak Aralarrera irteera antolatu du larunbat honetarako, Dan Lertxundiren gidaritzapean, bertako arrezife eta tximeletak ezagu-tzeko.

Irteera, 8.00etan, Agueseko biribilgunetik izango da eta interesa duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Horretarako, 685 757 297 telefono zenbakira whatsapp bat bidali beharko da norbere izen-abizenak zehaztuta.

Antolatzaileek azaldu dutenez, inongo zailtasunik ez duen goizbuelta bat izango da.