Antton Iriartek biolin kontzertua egingo du
Lekanazpi elkarteak antolatu du eta bihar izango da: 17.30ean, Bikuña-enea plazan
- Lekanazpi elkarteak Negua badoa biolin kontzertua antolatu du biharko: Antton Iriartek sei pieza joko ditu, 17.30ean, Bikuña-enea plazan. Eguraldi txarra egiten badu, kontzertua elkartean egingo dute. Sarrerak 3 euro balio du.
Iriarte Gabiriako musika eskolan hasi zen musika ikasten, 6 urterekin. Legazpiko kontzertu batean biolina jotzen ikasteko gogoa sortu zitzaion eta Legazpiko musika eskolara etorri zen 9-10 urte zituenean. 14 urterekin, Donostiako kontserbatoriora joan zen. Bertan, biolineko gradu profesionala egin zuen. Egun, 23 urte ditu eta konposizio gradua egiten ari da Iruñean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Kilometroak 2025: hiru gune eta festa bat euskararen alde Elgoibarren
-
Aretxabaleta: feria y tomate ganador de 'casa'
-
Detenido por agredir con un cúter a otro varón al que causó varios cortes en Lasarte-Oria
-
Pello Osoro y Patri Amundarain, los más rápidos en la dura ascensión de Eibar a Arrate del Memorial Simón Aldazabal