- Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekaren bidez, egonaldiotatik sortutako literatur lan guztiak Hamazazpigarrenean aidanez bildumaren barruan argitaratu dituzte. Egonaldia Usurbilen egin zuen Itxaro Borda idazleak aurkeztuko du ipuin sorta, Lide Hernandok gidatutako saioan. Aurkezpena gaur 19.00etan Sutegin egingo da. Sarrera doakoa da, baina bertaratzeko izen-ematea beharrezkoa da usurbilkultura.eus webgunean.