- Zumaiako 2022ko Inauteriak iragartzeko, kartel lehiaketa antolatu dute beste urte batez eta lanak aurkezteko azken eguna ostirala izango da.

Lan guztiak Alondegian jasoko dituzte eta sortzaileek paperean zein formatu digitalean, aurkeztu beharko dituzte kartelak, A3 neurrian. Bestalde, kartelek Zumaiako Inauteriak 2022 testua izan beharko dute. Egilearen izena eta datuak, berriz, gutun batean eraman beharko dira.

Ostirala bitartean jasotzen dituzten lan guztiekin, erakusketa antolatuko dute hilaren 11tik 28ra, Alondegian. Festa Batzordeak osatutako epaimahaiak bi sari banatuko ditu eta herritarren saria ere izango da tartean.