- Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak otsailetik apirilera bitartean eskainiko dituen ikastaroak (presentzialak eta online) egiten dituzten herritarrei. Euskara Sailak matrikularen erdia ordainduko die herrian erroldatutakoei, 150 euroko mugarekin. Informazio gehiagorako 943 744 366 zenbakira dei egin edo euskara@elgoibar.eus helbidera idatzi.