- Marea Urdina elkarteak nahi duten guztien partaidetzari irekita egongo den urteko batzar orokorra egingo du datorren larunbatean (11.00etan) Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Bilera horretan Marea Urdinak 2021ean egindako ekintzak eta balantze ekonomikoa aurkeztu, eta datozen urteetarako dituen erronkak jakinaraziko ditu. Gainera, batzarrak irauten duen bitartean umeen zaintza zerbitzua egongo da (erabili nahi dutenek info@mareaurdina.org helbidera mezua idatzi behar dute).