- Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizunean intxaurrondo kimuak oparitu zizkieten Aretxabaletako umeei joan zen astean. Heriotzaren gaia lantzea da lan honen helburua, eta hori osatzeko, zuhaitza landatuko da dolu puntu gisa. Horrela, jasotako bi kimuak datorren ostiralean landatuko dituzte trenbide zaharraren berdegunean (bidegorriaren ondoan, Santakurtz kalearen atzealdean), 17.30ean hasita. Haurrak izango dira ekitaldiaren protagonistak.