- Maider Lainez alkatea harro agertu da Andoaingo Udalak egindako lana aitortzen duen ELOGE zigilu europarra lortzeagatik. Izan ere, "Europako Kontseiluaren onespenik handiena da Gobernantzan eta berrikuntza demokratikoan bikaintasuna lortzen duten tokiko gobernuentzat". Andoaingo Udalarekin batera, Urnieta, Eibar, Basauri, Gazteiz eta Bilboko Udalak ere aitortu dituzte edo zigilua berretsi dute. Alkateak adierazi moduan, errekonozimenduak "erronka bat suposatzen du, ahuleziak antzeman ditugulako, baina, era berean, gure indarguneak ezagutzeko aukera eman digulako".