Jaizkibel konpainiak bi lehiaketa antolatuko ditu bere 25. urteurrenerako
- Aurtengo irailaren 8an, 25 urte beteko ditu Jaizkibel Konpainiak. Urteurren borobil bat ospatzeko antolatutako ekimenen artean, Jaizkibel Konpainiak bi lehiaketa plazaratu ditu: Lehenean, 2022. urtean, 22. Konpainia barruan leloarekin logo bat aukeratu nahi dute. Bigarren lehiaketa hitzei dagokie: mikroipuin bat aukeratuko dute, Jaizkibel Konpainiaren inguruko kontakizun laburra.