- Idiazabalgo rokodromoa erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da tasak ordaintzea, 2022 urterako ordenantza fiskaletan adierazten den moduan. Ordainketa egiteko hiru aukera posible daude: lehenengo seihilekoa, hamar euro; bigarrengo seihilekoa, hamar euro; eta urte osoa hamabost euro. Interesa duten guztiek, udaletxean edo udalaren webgunean erregistratu beharko dute izen-emate orria otsailaren 15a bitartean. Covid ziurtagiria aurkeztea ere beharrezkoa izango da, oraindik egin ez bada.