Síguenos en redes sociales:

Natur jardunaldiak antolatu dituzte Mutrikun

Energia berriztagarriei buruzko hitzaldia dago gaur eta bihar oinazpiko unibertsoari buruzkoa

- Udalak Mutriku Natur Taldearekin elkarlanean "momentuan sortzen diren gai eta arazoei irtenbideak proposatzeko" urtero antolatzen dituen natur jardunaldiek aste honetan izango dute jarraipena; herritar guztien partaidetzari irekita egongo diren bi hitzaldirekin. Biak 19.00etan hasiko dira, Zabiel kultur etxean.

Hasteko, Aitor Urresti ingeniaritza industrialean doktore, energia berriztagarrietan aditua eta EHUko irakasleak Klima Aldaketa, Energia berriztagarriak eta herritargoen parte- hartzea Transizio energetikoan izeneko hitzaldia eskainiko du gaur bertan.

Bihar, berriz, Nahia Gartzia Bengoetxea, Filosofian Doktorea Lurzoruaren Zientzietan eta Neiker-Teknaliako ikerlariaren txanda izango da. Honek Lurzorua: oinazpiko unibertso ezezaguna izeneko hitzaldia eskainiko du Mutrikuko Natur zikloaren baitan.