Tasa eta prezio publikoetako hobari berriak martxan dira
Usurbilgo Udalak aldaketak onartu ditu, onura ekonomikoak 4.000 herritarretara iristeko
- Hobariak eskuratzeko aukera zabalagoa da urtarrilaren 1az geroztik. Usurbilgo Udalak bizikidetza unitateen kide kopuruaren eta diru-sarreren araberako onura ekonomikoak ezarri ditu. Udalaren aburuz, zerga politikan jauzia egin du, “aberastasunaren banaketa justuago baten alde”.
Udalaren kalkuluen arabera, 4.000tik gora usurbildar izan daitezke onuradunak. Etxez etxe banatu du hobari berrien inguruko informazioa, Udalberri aldizkariarekin batera.
2022ko urtarriletik aurrera, hobariak honako zerbitzuengatik eska daitezke: ur hornidura, hondakinen bilketa eta tratamendua, estolderia, hiletak, udal-baratzeen erabilera, kiroldegiko abonuak eta ikastaroak, haur eskola eta Udajolas. Hobariak bizikidetza unitateen kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera banatuko dira.
https://labur.eus/IJwzl estekan ikus daiteke eskuorria.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Una vaca arruina la temporada de la atleta Sara Alonso: "Estoy destrozada totalmente"
-
Un joven de Olaberria, herido en el encierro por un varetazo
-
La nueva cafetería con encanto del barrio Altamira de Ordizia
-
A sorteo las mejores tribunas para ver la sokamuturra en las fiestas de San Bartolomé de Elgoibar