Bertan behera urtarrileko Lazkaoko ekitaldiak
Covid-19arengatik, aurreikusita zeuden ekitaldiak ez ospatzea erabaki du Udalak
- Koronabirusaren pandemia dela eta, Lazkaoko Udalak bertan behera utzi ditu 2022ko urtarrilerako programatuak zituen ekitaldi guztiak.
Azken asteetan okerrera egin du covid-19aren kutsatze ahalmenak udalerrian eta lazkaotarren osasuna lehenesteko helburuz, Kepa Zubiarrainen gobernu taldeak hilabete honetako ekitaldi danak ez ospatzea erabaki du.
Gaur Errege Magoen zamalkadaren eguna bada ere, Lazkaon ez da egingo kutsa-tzeen gorakadaren aurrean.
Igandean Lazkaoko egun esanguratsuenetako bat ere, koronabirusarengatik ez da ospatuko. Astotxo Eguna bertan behera geratu da.
Besteak beste, antolatuta zeuden Enkarterrietako asto arraza erakusketa eta lehiaketa alboratuta geratu dira 2022an ere.
Lazkaoko Udalak segurtasun eta higiene neurriak errespeta-tzeko deia egin du, ahalik eta azkarren normaltasunera bueltatzeko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Autobuses nocturnos para acudir a fiestas de Urretxu
-
En Legazpi Olentzero y Mari Domingi empiezan a trabajar en septiembre
-
Un viaje psicodélico al corazón de la diáspora vasca en México de la mano de "Dejabu" en Azkoitia este sábado
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano