Memoria tailerrean izena emateko epea zabalik dago
Izen-ematea urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean
- Memoria lantzeko tailerra antolatu dute Zumaian. Oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatu nahi da, besteak beste.
Astelehen arratsaldetan izango dira tailerrak. Lehen taldea 16.00etatik 17.00etara bilduko da, eta bigarren talde bat osa-tzen bada, 17.10etik aurrera izango dira saioak. Gizarte Zentroko bigarren solairuan (Hogarrean) egingo dira guztiak.
Interesa duten herritarrek gaur, bihar edo hilaren 10ean izena eman dezakete, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean (Brankan). Matrikulak 22 euro balio ditu eta ordainketa kontu honetan egin beharko da: Kutxabank 2095 5174 90 1060024873. Antolatzaileek azaldu dutenez, taldeak izen emateen arabera osatuko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un ejército de DJ, listo para invadir Elgoibar el 19 de julio
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La biblioteca Dumboa: un universo literario de casi 11.000 libros
-
“Hoy miramos la historia del clima de una manera más ‘científica’, pero nuestros abuelos recurrían a la religión, los mitos...”