- Getariako Gazte Alaiak Txistulari Taldeko kideek kontzertu ibiltaria eskainiko dute gaur, igandearekin. Kontzertua 12.15ean hasiko da eta herriko hainbat puntutan geldituko dira Gabon kanta batzuk jotzeko. Pandemiagatik geldirik egon ostean, azaroaren 7an kon-tzertu ibiltari batekin itzuli ziren Gazte Alaiak Txistulari Taldeko kideak. Gaur formatu horri jarraipena emango diote.