Zumarragako San Silbestrera apuntatzeko epea ireki da
- Zumarragako San Silbestrea egongo da aurten ere, Urretxu eta Zumarragako Urola Triatloi Klubak antolatuta. Korrikalariak 16.30ean abiatuko dira, Urretxu ko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik. Izena emateko epea ireki dute jada.
Lasterketa honen helburu nagusia emakumeen parte hartzea sustatzea da. Hori dela eta, Urola Triatloi Klubaren San Silbestre eguneko proban bikoteka parte hartu behar da: senar-emazteak, aita-alabak, ama-semeak, lagunak, lankideak... Oso lasterketa herrikoia da eta parte-hartzaile gehienen helburu bakarra primeran pasatzea da.
Izena emateko, herrikrosa.eus webgunera jo behar da. Aurrez izena ematen dutenek 8 euro ordainduko dute. Egunean bertan izena ematen dutenek, berriz, 10 euro ordainduko dute. Probaren antolatzaileek izena aurrez ematea gomendatzen dute.
Korrikalariek 5 kilometro osatuko dituzte Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. 2,5 kilometroko itzulia bi aldiz osatuko dute: Areizaga-Kalebarren, Soraluze, Legazpi, Secundino Esnaola, Isabeleko zubia, Labeaga, lizeoa, bidegorritik Etxeberriraino eta Areizaga-Kalebarreneko helmuga.
Lasterketaren ondoren, laguntzaileek emandako produktuak zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El teatro dará la bienvenida al otoño en Andoain
-
Kalapie lamenta que las terrazas tengan más peso que “otros usos” en la renovada calle Easo
-
La asociación de comerciantes y hosteleros Debalai de Deba renueva su imagen con un logo más fresco y actualizado
-
Beasain: Saioa Alkaiza gana la Beca Igartza de Creación Literaria 2025