Síguenos en redes sociales:

Zumarragako arte eta artisautza azoka

Lehen saioa igandean egin zen eta bigarrena urtarrilaren 2an egingo dute, Euskadi plazan

- Igande goizean 10. arte eta artisautza azoka egin zuten Zumarragako plazan. 20 postu egon ziren. Eguraldi bikaina lagun, jende asko hurbildu zen.

Urtarrilaren 2an bigarren saioa egongo da. Beste 17 artisauk parte hartuko dute: Ilunabar, Koldo Cadierno, Monicascrap, Anepitxin, Josu Maroto, Hi! Txaro, Nerea del Barrio, Hi! Osagarriak, Ane Garai, Fermin Goenaga, Titos, Hemeberhiru bitxiak, EM Zirrimarra, Araiz, Ehunduz, Emboss eta Kolorez. Urtarrilaren 2ko azoka ere Zumarragako Euskadi plazan izango da, 10.00etatik 14.30era.