Oriok bertan behera utzi ditu biharko ekitaldiak
Egun bizi dugun egoera tarteko hartu dute erabakia Danbolin Musika Eskolak eta Harribil taldeak
- Oriok bi ekitaldi zituen aurreikusita biharko. Alde batetik, Danbolin Musika Eskolak bihar ematekoa zuen Gabonetako kontzertua eta bestetik, Herribil jaialdiaren 16. edizioa ospatzekoak ziren, gauean. Biak ala biak, bertan behera geratu dira pandemiaren egungo egoera dela eta. Danbolin Musika Eskolatik azaldu dutenez, parte-hartzaile askok ekitaldian egoteko zailtasunak izango dituztelako hartu dute erabakia. Dena den, datozen hiletako saioak emateko moduan izango direla espero dute. Herribilek, bere aldetik ere ekidin nahi izan du jende pilaketa. Izan ere, herriko eragile askok hartu behar zuten parte ekitaldian.