- Asteburuan Goierri kirol elkartearen pilota sailaren Gabon Kopa hasi zen Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Larunbatean benjamin mailako pilotarien lehen kanporaketak jokatu ziren eta igandean aurrebenjamin mailako pilotarien lehen kanporaketak.

Hurrengo partidak igande honetan jokatuko dira: aurrebenjaminen bigarren kanporaketak jokatuko dira. Hilaren 29an (asteazkena) eta 30ean (osteguna) ere partidak jokatuko dira. 29an benjamin mailako pilotarien bigarren kanporaketak jokatuko dira eta 30ean kimu mailako pilotarien kanporaketak. Kanporaketa guztiak 10.00etan hasiko dira.

Finalak urtarrilaren 8an jokatuko dira, 10.30etik aurrera. Txapelketa honetan Urola Garaiko pilota eskoletako pilotariek parte hartuko dute.